AEALen IX. kongresuan omenaldia egin zitzaion Mª Angeles Mayor Cincari. Miguel Pérez Pereira, Begoña Amparo Zubiauz de Pedro eta Fernando Cuetosek hartu zuten parte. Azken honek hitzaldia eman zuen Mª Angeles Mayor Cincaren omenez. Facebooken ikus daitekeen oroitzapenezko bideo bat ere eskaini zen.
Mª Ángeles Mayor Cincaren heriotzean
Atsekabe handiz jakinarazten dizuet gure lankide, lagun maite eta Salamancako Unibertsitateko irakasle Mª Ángeles MayorCincaren heriotza, Iruñean, 2018ko abenduaren 8an.
Mª Ángeles paregabea zen, sozialki eta akademikoki konprometitua, eta halaxe gogoratzen dut Psikologia Fakultateko eta Salamancako Universidad Pontificiako Logopedia eta Hizkuntzaren Psikologiako Eskolako ikasle garaietatik. Salamancan hizkuntza jabekuntzaren ikasketen aintzindaria izan zen, eta baita AEALeko oinarrizko zutabeetako bat ere. Hain zuzen ere, Salamancan berak zuzendutako “Estatuko Hizkuntzen Jabekuntzaren IV. Topaketak” izan ziren AEALen ernamuina. Estado”, pozez gogoratuko duzuen bezala.
Bere ibilbide bikainean, Mª Ángelesek ondo asmatu zuen irakaskuntza eta ikerkuntza uztartzen hainbat esparrutan: garapen kognitibo eta linguistikoa, eta, hizkuntzaren ebaluazio eta esku hartzea. Arreta berezia eskeini zien irakurketaren hastapeneko hezkuntza programei, eta hain zuzen ere, arlo horretan, erreferentzia zen gure AEAL Elkartearentzat. Irakasleen eta Ikertzaileen Batzordeko Presidentea izan zen, eta baita Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzako Saileko eta Hizkuntzaren, Komunikazioaren eta Patologien Ikasketa Aurreratuetako Masterreko zuzendaria ere.
Mª Ángeles oso maitea zen Salamancan, bizitza unibertsitario, sozial eta kulturalean zeukan inplikazioagatik, eta aldi berean, tinko gordetzen zituen bere sustrai iruindarrak. Gizalegezko legatu ederra utzi digu, lanarekiko jarrera eredugarriagatik eta laguntasun eskuzabalagatik. Mª Ángelesi eskertza handia adierazi nahi diot, eta bere senide, lagun eta lankideei, gure doluminak
Descansa en Paz
Atseden Bakean
Descansa en Pau
Rest in Peace
Descansa en Paz
2018ko abenduaren 9an, Eliseo Diez Itza, AEALeko Presidentea