Estatutos de la Asociación para el Estudio del Lenguaje

I. KAPITULUA

IZENA, HELBURUAK, HELBIDEA ETA EREMUA:

  1. artikulua. Asociación para el Estudio de la Adquisición del Lenguaje (AEAL )  (Asociación para o Estudio da Adquisición da Linguaxe; Associació per a l’Estudi de l’Adquisició del Llenguatge; Hizkuntza Jabekuntza Ikasketen Elkartea) izeneko ELKARTE bat eratzen da, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta arau osagarrien babespean, nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa duena, eta irabazi asmorik gabea dena.
  2. artikulua. Elkarte hau denbora-mugarik gabe eratzen da.

3. artikulua . Elkarte honen existentziak honako helburu hauek ditu:

1) Hizkuntzaren jabekuntzaren eta garapenaren azterketa sustatzea egoera elebakar, elebidun zein eleaniztunetan. Elkartearen lehentasunezko arreta izango da gaztelania, katalana, galiziera eta euskara haurrek nola ikasten dituzten eta ondoren nola garatzen dituzten hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten ikerketak bultzatzea.

2) Aztertzea hizkuntza garapenak bestelako prozesu psikologiko, soziokultural, biologiko eta hezitzaile batzuekin, zein hizkuntzen ezaugarriekin dituen harremanak.

3) Ahozko hizkuntzaren garapenaren eta hizkuntza idatziaren edo beste komunikazio sistema batzuen ikaskuntzaren arteko harremanen ezagutza sustatzea.

4) Hizkuntza arazoen eta zailtasunen jabekuntzari eta garapenari buruzko ezagutzari, zein esku hartze egokirako teknikei ekarpenak egitea.

5) Hizkuntzaren jabekuntza eta garapenari buruzko ezagutza zientifikoa zabaltzea.

6) Hizkuntzaren jabekuntza eta garapena aztertzen duten ikertzaileen artean harreman zientifikoa, komunikazioa eta lankidetza sustatzea.

7) Lehen hizkuntzaren zein bigarren hizkuntzen ikaskuntza eta garapenaz aholkularitza espezializatua behar duten erakundeei aholkua ematea.

4. artikulua. Helburu horiek betetzeko, honako jarduera hauek egingo dira:

1) Hizkuntzaren jabekuntzari eta garapenari buruzko aldian aldiko kongresu zientifikoak egin.     

2) Gaikako topaketak, mintegiak eta jardunaldiak antolatu edo sustatu.     

3) Albisteen eta jardueren berri ematen duen bazkideentzako buletina prestatu, editatu eta zabaldu.     

4) Hizkuntzaren jabekuntzari eta garapenari buruzko aldizkari zientifikoa argitaratu.     

5) Antzeko helburuak dituzten beste elkarte batzuekin harremanak eta lankidetzak ezarri.     

6) Elkartearen web orria sortu, interesa dutenekin komunikazioa errazteko.     

7) Elkarteak bere jarduera guztietan sustatuko du Espainiako Estatuko hizkuntza ofizial guztien presentzia. 

5. artikulua. Elkarteak hemen ezarri du egoitza soziala: Palma, Instituto de Investigación e Innovación Educativa – Universitat de les Illes Balears – Ctra. Valldemossa, Km. 7,5 – 07122. Nagusiki Estatuko lurralde osoan egingo ditu bere jarduerak, baita nazioartean ere, Iberoamerikan arreta berezia jarrita.

II KAPITULUA

ORDEZKARITZA ORGANOA

  1. artikulua. Elkartea Zuzendaritza Batzordeak zuzendu eta ordezkatuko du, honakoek osatua: presidentea, presidenteordea, idazkaria, diruzaina eta 6 kide. Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kargu guztiak doakoak izango dira. Hauek Batzar Nagusiak izendatu eta baliogabetuko ditu eta haien agintaldia 3 urtekoa izango da, eta bigarren agintaldi baterako berritu ahal izango da.
  2. artikulua. Batzordekideei baja eman ahal izango zaie Zuzendaritza Batzordeari idatziz jakinarazitako borondatezko ukoagatik, agindutako betebeharrak ez betetzeagatik eta agintaldia amaitzeagatik.
  3. artikulua. Aukeratutako agintaldia agortu duten Zuzendaritza Batzordeko kideek funtzioetan beren karguak betetzen jarraituko dute haiek ordezkatzen dituztenak onartzen diren unera arte.
  4. artikulua. Lehendakariak erabakitzen duen guztietan bilduko da Zuzendaritza Batzordea, baita kideen herenak hala eskatzen duenean ere. Kideen erdiak gehi bat bertaratzen direnean eratuko da Zuzendaritza Batzordea, eta erabakiak baliozkoak izan daitezen, botoen gehiengoz hartu beharko dira. Berdinketa gertatuz gero, lehendakariaren botoa kalitatezkoa izango da.
  5. artikulua. Zuzendaritza Batzordearen eskumenak: Zuzendaritza Batzordearen eskumenak, orokorrean, elkartearen helburuetarako egokiak diren egintza guztietara hedatuko dira, baldin eta Estatutu hauen arabera Batzar Nagusiaren berariazko baimena eskatzen ez badute.

Bereziki hauek dira Zuzendaritza Batzordearen eskumenak:

 

a) Jarduera sozialak zuzentzea eta Elkartearen kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa burutzea, dagozkion kontratuak eta ekitaldiak egitea adostuz.

b) Batzar Nagusiaren akordioak gauzatzea.

c) Balantzea eta Urteko Kontuak formulatu eta Batzar Nagusiaren onarpenerako aurkeztea.

d) Elkarteko kide berrien onarpena ebatzi.

e) Elkarteko jarduera jakinetarako ordezkariak izendatzea.

f) Bazkideen Batzar Nagusiaren eskumen esklusiboa ez den beste edozein ahalmen.

  1. artikulua. Lehendakariak eskumen hauek izango ditu: Elkartea legez ordezkatzea era guztietako erakunde publiko edo pribatuen aurrean; Batzar Nagusiak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako saioak deitu, zuzendu eta bertan behera uztea, baita bien deliberazioak zuzentzea ere; ordainketak agintzea eta agiriak, aktak eta gutunak bere sinadurarekin baimentzea; premiazkoa den edozein neurri hartzea, baldin eta elkartearen martxa onerako edo elkartearen jardueretarako beharrezkoa edo komenigarria bada, gero Zuzendaritza Batzordeari horren berri ematea baztertu gabe.
  2. artikulua. Lehendakariordeak lehendakaria ordezkatuko du hura ez dagoenean, gaixotasuna edo beste edozein arrazoi dela medio, eta haren eskumen berberak izango ditu.
  3. artikulua. Idazkariak elkartearen administrazio-lan hutsak zuzenduko ditu, ziurtagiriak egingo ditu, elkartearen liburuak, legez ezarritako elkartekideen fitxategia eta entitatearen dokumentazioa eramango ditu, eta erakundearen dokumentazioa zainduko du, Zuzendaritza Batzordeak izendatzeari buruzko komunikazioak eta kasuan kasuko erregistroei inskriba dakizkiekeen gainerako sozietate-erabakiak gauzatuz, bai eta agiri-betebeharrak betetzen direla ere, legeak ezarritakoaren arabera.
  4. artikulua. Diruzainak Elkartearen funtsak bildu eta zainduko ditu eta presidenteak emandako ordainketa aginduak beteko ditu.
  5. artikulua. Kideek Zuzendaritza Batzordeko kide gisa duten karguari dagozkion betebeharrak izango dituzte, bai eta Batzordeak berak agintzen dizkien ordezkaritzetatik edo lan-batzordeetatik sortutakoak ere.

16. artikulua. Zuzendaritza Batzordeko edozein kideren agintaldian sor daitezkeen lanpostu hutsak behin-behinean beteko dituzte kide horiek, horretarako deitutako Batzar Orokorrak behin betiko hautatzen dituen arte.

III KAPITULUA

BATZAR NAGUSIA

  1. artikulua. Batzar Nagusia Elkargoko gobernu organo gorena da eta bazkide guztiek osatuko dute.
  2. artikulua. Batzar Nagusiko bilerak ohikoak eta ezohikoak izango dira. Ohikoa urtean behin egingo da ekitaldia itxi eta hurrengo lau hilabeteetan; ezohikoak egoerak hala aholkatzen duenean ospatuko dira, bai lehendakariaren iritziz, bai Zuzendaritza Batzordeak adosten duenean edo baita ere elkartekideen hamarrenak idatziz proposatzen duenean.
  3. artikulua. Batzar Nagusien deialdia idatziz egingo da, bilkura egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziz, baita eztabaidatuko den gai-zerrenda ere. Gutxienez hamabost egun egon behar dira deialdiaren eta Batzarra lehenengo deialdian egiteko egunaren artean finkatutako egunaren artean. Halaber, Batzarra bigarren deialdian zein egun eta ordutan bilduko den jasota gera daiteke deialdian, hala badagokio; bi deialdien artean ezin izango da ordubete baino epe laburragoa egon.
  4. artikulua Batzar Nagusiak, ohikoak zein ezohikoak, baliozko eratuko dira lehen deialdian boto eskubidea duten elkartekideen herenak bertaratzen direnean, eta bigarren deialdian boto eskubidea duten elkartekideen kopurua edozein dela ere.

Erabakiak bertaratutako edo ordezkatutako pertsonen gehiengo soilez hartuko dira, baiezko botoek ezezkoak gainditzen dituztenean. Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko boto baliogabeak, zuriak eta abstentzioak.

Bertaratutako edo ordezkatutako pertsonen gehiengo kualifikatua baiezko botoak bertaratutakoen edo ordezkatutakoen erdia baino gehiago direnean izango da eta beharrezkoa izango da honako hauetarako:

a) Entitatea desegitea.

b) Estatutuak aldatzea.

c) Ibilgetua osatzen duten ondasunak xedatzea edo besterentzea.

d) Ordezkaritza organoko kideen ordainsaria.

e) Elkarteen Federazio bat eratzea.

f) Beste elkarte batean integratzea edo harekin lotzea.

21. artikulua. Batzar Nagusiaren eskumenak hauek dira:

a) Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea.

b) Urteko kontuak aztertu eta onartzea.

c) Zuzendaritza Batzordeko kideak aukeratzea.

d) Ohiko edo ezohiko kuotak ezartzea.

e) Elkartea desegitea.

f) Estatutuak aldatzea.

g) Aktiboak xedatzea edo besterentzea.

h) Ordezkaritza organoetako kideen ordainsaria adostea, hala badagokio.

i) Beste organo sozial bati egotzitako eskumena ez den beste edozein. 

22. artikulua. Horretarako deitutako ezohiko batzar orokorraren erabakia behar dute honako hauek:

a) Estatutuak aldatzea.

1 Estatutuak aldatzeko erabakia beharko da, eta batzarrean onartutako urteko kontuetan jasota egon beharko du 11.5 LO 1/2002 art.

b) Elkartea desegitea.

IV KAPITULUA

BAZKIDEAK

  1. artikulua. Elkarteko kide izan ahalko dute, jarduteko gaitasuna izanik, Elkartearen helburuak garatzeko interesa dutenek eta helburuoi ekarpenak egiteko gaitasuna dutenek.

24. artikulua. Elkartearen barruan bazkide mota hauek egongo dira:

a) Kide sortzaileak, Elkartearen eraketa aktan parte hartuko dutenak.

b) Bazkide osoak, Elkartea sortu ondoren sartuko direnak.

c) Ohorezko bazkideak, duten prestigioagatik edo Elkartea duintzeko eta garatzeko ekarpen nabarmena egin dutelako, sari hori jasotzen dutenak. Ohorezko kideen izendapena Batzar Nagusiari dagokio.

25. artikulua. Bazkideek baja hartuko dute honako arrazoi hauetako bat dela eta:

a) Borondatezko ukoagatik, Zuzendaritza Batzordeari idatziz jakinarazita.

b) Betebehar ekonomikoak ez betetzeagatik, aldizkako 2 kuota ordaintzeari uzten badio. 

26. artikulua. Bazkide osoek eta sortzaileek eskubide hauek izango dituzte: 

a) Elkarteak bere helburuak betetzeko antolatzen dituen jarduera guztietan parte hartzea.

b) Elkarteak lor ditzakeen abantaila eta onura guztiez gozatzea.

c) Batzarretan hitza hartzea eta bozka ematea.

d) Zuzendaritza karguetarako hautesle eta hautagai izatea.

e) Elkarteko organoek hartutako akordioei buruzko informazioa jasotzea.

f) Zuzendaritza Batzordeko kideei iradokizunak egitea, Elkartearen helburuak hobeto betetzeko. 

27. artikulua. Bazkide sortzaileek eta osoek betebehar hauek izango dituzte:

a) Estatutu hauek eta batzarren eta Zuzendaritza Batzordearen baliozko erabakiak betetzea.

b) Ezartzen diren tasak ordaintzea.

c) Batzarretara eta antolatzen diren bestelako ekitaldietara joatea.

d) Betetzen duten karguaren berezko betebeharrak betetzea, hala dagokienean.

  1. artikulua. Ohorezko bazkideek bazkide sortzaileen eta osoen betebehar berberak izango dituzte, aurreko artikuluko b) eta d) ataletan aurreikusitakoak izan ezik.

Era berean, eskubide berberak izango dituzte 26. artikuluko c) eta d) ataletan agertzen direnak izan ezik, eta batzarretan bozkatzeko eskubiderik gabe parte hartu ahal izango dute.

29. artikulua Honako hauek izango dira Elkartearen helburuak eta jarduerak garatzeko aurreikusitako baliabide ekonomikoak:

a) Bazkideen kuotak, aldizkakoak edo ezohikoak.

b) Elkartekideek edo hirugarrenek elkarteari legez eman diezazkioketen diru-laguntzak, dohaintzak, legatuak edo jaraunspenak.

C) Zilegizkoa den beste edozein baliabide.

  1. artikulua. Elkarteak ez du Gizarte Funtsik eratzen den unean.
  2. artikulua. Elkarte- eta ekonomia-ekitaldia urterokoa izango da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n itxiko da.
  3. KAPITULUA

DISOLUZIOA

  1. artikulua. Bere borondatez desegingo da, horretarako deitutako Ezohiko Batzar Orokorrak hala erabakitzen duenean, estatutu hauetako 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  2. artikulua. Deseginez gero, likidatzeko batzorde bat izendatuko da, eta horrek, zorrak azkendu ondoren, eta soberakin likidorik izanez gero, irabazi-asmorik gabeko izaera desitxuratzen ez duten helburuetarako erabiliko du.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Estatutu hauetan aurreikusten ez den guztian, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa eta xedapen osagarriak aplikatuko dira.

Santiago de Compostelan, 2005eko azaroaren 18an .

(Fundazio-aktaren egileen sinadurak. Estatutuetako orri bakoitzaren marjinan ere sinatu beharko dute).

D. Miguel Pérez Pereira

Dña. Itziar Idiazabal Gorrotxategi

D. Eliseo Diez Itza

Dña. Elisabet Serrat Sellabona

 

 

Estatutuak aldatzea

 

Palman, 2021eko urriaren 4an.

Eliseo Díez Itza jauna, lehendakaria

Eva Aguilar Mediavilla andrea, idazkaria