Donna Jackson-Maldonado

Atsekabe handiz eta hunkituta jakin dugu Donna Jackson-Maldonado zendu dela  2021eko azaroaren 30ean. Lagun maitea eta AEALeko Zuzendaritza batzordeko kidea genuen Donna, Universidad Autónoma de Querétaro-ko Centro de Estudios Lingüísticos y Literarios-eko katedraduna.

Donnak gure Elkartearen izaeraren parte diren diziplina-artekotasunaren, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren balioak zeuzkan. Beti eskertuko diogu Elkartearekiko konpromiso sendoa eta eskuzabala. Gogoan izango ditugu bere gertutasuna, egiten jakitea, zehaztasun intelektuala, determinazioa, laguntasuna eta begirada zorrotza bezain komunikatiboa.

Donnaren figura ezinbestekoa da azken lau hamarkadetako Hizkuntza Jabekuntzako ikerketaren panoraman. Universidad de las Américas-eko Giza Komunikazioko Departamentuan eta Hezkuntza Idazkaritzako Hezkuntza Bereziko Zuzendaritza Nagusian hasi zenetik, aitzindaria izan zen hizkuntzaren ohiko eta ez-ohiko jabekuntzari buruzko ezagutza zabaltzen (1982), zeinu-hizkuntzaren jabekuntza eta erabateko komunikazioa (1981, 1983, 1985) eta hizkuntzaren ebaluazioa ikuspegi transkulturaletik egiten (1988). Doktorego-tesia garapen pragmatiko goiztiarraren azterketan oinarritu zuen, Liz Bates bere maisu handitzat jotzen zuenaren ildo berritzailean. Batesekin Kaliforniako Unibertsitateko Hizkuntzaren Ikerketa Zentroan kolaboratu zuen San Diegon, Komunikazio Trebetasunen Garapenaren Inbentario batean (1989). MacArthur Bates CDIren garapenean izan zuen paper nabarmenaren preludioa izan zen hau.

Topaketa, tailerra, ikastaro, foro, sinposio eta kongresu ugaritan izan zen Donna, Atlantikoaren bi aldeetan, eta ekarpen handia egin zuen, bai hizkuntzalaritza klinikoan (ASHA, AELFA), eta baita, batez ere, IASCL eta AEAL bezalako foro zabalagoetan, non gutako gehienok hura ezagutzeko eta haren kalitate zientifiko eta humanoa miresteko pribilegioa izan baikenuen. Triesteko IASCLren VI. Kongresuan (1993) parte hartu eta CHILDES Proiektuaren mintegia batean izan zenetik, ekimen horrekin konprometitu eta Donna Thalekin batera corpus baliotsu baten ekarpenak egin zuen. Gure eremuan duen garrantziagatik, bereziki gogoratzen dugu Donostiako IASCLren VIII. Kongresuan (1999) eta Oviedoko (2007), Bartzelonako (2010), Bilboko (2013), Palmako (2016) eta Madrilgo (2019) AEALen kongresuetan parte hartu zuela, eta guztiok partekatu ahal izan genituela une oso atseginak.
Askotariako helburuek gidatzen zuten Donnaren zeregina: haur elebidun eta elebakarren, ahozko edo idatzizko hizkuntza arazoak dituztenen, baliabide ekonomiko gutxikoen, behar baino lehen jaiotakoen, haur gorren, hizkuntza atzerapena dutenen edo Down sindromea dutenen komunikazioa eta bizitza hobetzeko borondateak eta ahaleginak, eta haien familiei laguntzeko nahiak. Beti transmititzen zuen bere irakaskuntza-bokazioa eta bere ikasleenganako debozioa, bere ondare akademikoaren gordailuzain handienak baitziren.
Denok sentitzen dugu Donnak bere bizitzaren onenean utzi izana eta AEALen eta Zuzendaritza Batzordearen izenean doluminak adierazi nahi dizkiet bere senar Ricardo Maldonadori, bere seme Valeria eta Adriani, eta bere laguntasunaz eta irakaspenaz gozatu zutenei.

Descansa en Paz, Atseden Bakean, Descansa en Pau. Rest in Peace, Descansa en Paz.

Eliseo Diez Itza, AEALeko Presidentea